2026ko azaroaren 3tik 5era, Bilbao Exhibition Centrek (BEC) DS – Decarbonized & Sustainable Industry hartuko du, industria-sektorearen lehiakortasuna indartzeko eta deskarbonizazioa bizkortzeko sortutako bi urtean behingo nazioarteko World Summit berria.
Topaketa trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren erronkei erantzun praktikoak eskaintzeko, irtenbide teknologikoetarako sarbidea errazteko eta ekintzara bideratutako elkarrizketa sustatzeko sortu da. Horrela, jasangarritasuna ez da beharrezko baldintza gisa soilik aurkezten, baita berritzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko aukera gisa ere.
DS Industryk industria-enpresak, startupak, profesionalak, zentro teknologikoak eta ekosistemako eragileak bilduko ditu, ezagutza partekatzeko, irtenbide berritzaileak aurkezteko eta lankidetza-aukera berriak sortzeko.
Industria eraldatzeko hiru ardatz
DS Industryren programa hiru arlo nagusiren inguruan egituratuko da:
Knowledge: joerak eta jardunbide egokiak ezagutarazteko eta aztertzeko guneak, nazioarteko erreferentziazko hizlarien eta eduki espezializatuen eskutik.
Networking: profesionalen arteko harremanak errazteko eta aliantzak sortzeko jarduerak, hala nola B2B bilerak, bisita teknikoak, afterwork topaketak, sari-banaketak eta nazioarteko Hosted Buyers’ Programme programa.
Innovation: irtenbide teknologiko aurreratuak aurkezteko gunea, workshop espezializatuen, zuzeneko erakustaldien, startupei zuzendutako erronken eta talentu-hub baten bidez.
Industria-startupentzako gunea
Berrikuntzak eta ekintzailetzak protagonismo berezia izango dute topaketan. Startup Area by DS Industry guneak beren irtenbideak industria-enpresen, inbertitzaileen eta ekosistemako eragileen aurrean aurkezteko aukera emango die startupei.
Deskarbonizazioarekin, energia-eraginkortasunarekin, ekonomia zirkularrarekin eta teknologia garbiekin lotutako proiektuei ikusgarritasuna emateko aukera izango da, baita harremanak sortzeko eta negozio- nahiz lankidetza-bide berriak aztertzeko ere.








