Telefónica Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak gaitasun digitalei buruzko prestakuntza eskainiko die Ezkerraldeko eta Meatzaldeko 50 gazteri
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica Fundazioak bat egin dute Ezkerraldeko eta Meatzaldeko 18 eta 35 urte bitarteko gazteei modu profesionalean gaitasun digitalei buruzko prestakuntza emateko Enplegu Digitalaren testuinguruan. Ekimen hori fundazioarena eta doakoa da eta “Guztiok gaude barne” deituriko Gazte Enplegagarritasun programaren bitartez garatzen da. Proiektuan parte hartzeko baldintzak 18 eta 35 urte bitarte izatea eta lana bilatzen egotea dira.




