DS Industryk nazioarteko industria bilduko du Bilbon, haren deskarbonizazioa bultzatzeko

2026ko azaroaren 3tik 5era, Bilbao Exhibition Centrek (BEC) DS – Decarbonized & Sustainable Industry hartuko du, industria-sektorearen lehiakortasuna indartzeko eta deskarbonizazioa bizkortzeko sortutako bi urtean behingo nazioarteko World Summit berria. Topaketa trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren erronkei erantzun praktikoak eskaintzeko, irtenbide teknologikoetarako sarbidea errazteko eta ekintzara bideratutako elkarrizketa sustatzeko sortu da. Horrela, jasangarritasuna ez da beharrezko…

BINDen 11. ediziorako deialdia zabalik, startup berritzaileentzat

BINDek bere 11. ediziorako deialdia ireki du, irtenbide berritzaileak garatzen dituzten eta berrikuntza irekiko benetako proiektuen bidez enpresa liderrekin lankidetzan aritu nahi duten startupei zuzenduta. Programak esparru estrategikoetan aplika daitezkeen teknologiak dituzten startupak bilatzen ditu, besteak beste, adimen artifizialean, jasangarritasunean eta ekonomia zirkularrean, zibersegurtasunean eta fabrikazio gehigarrian. Benetako proiektuak erreferentziazko enpresekin Hautatutako startupek enpresa sendoekin…

BIC Bizkaia Ezkerraldeak tutorizatutako NNEAT startupak Elecnorrekin batera aurkeztu du bere proiektua BIND Demo Day ekitaldian

BIND Demo Dayren hamargarren edizioak startupak, enpresa traktoreak, erakundeak eta berrikuntza-ekosistemako eragileak bildu zituen Bilbao Exhibition Centren, benetako inguruneetan garatu eta baliozkotutako irtenbide teknologikoak aurkezteko. Topaketak amaiera eman zion BINDen beste edizio bati. BIND Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak sustatutako berrikuntza irekiko plataforma da. Venture Client ereduaren bidez, programak Euskadiko enpresak eta erakunde publikoak erronka…

BIC Bizkaia Ezkerraldea, Trentinoko EBN Congress 2026 ekitaldian

BIC Bizkaia Ezkerraldea egun hauetan EBN Congress 2026 ekitaldian dago. EBN sarearen urteko topaketa nagusia da, eta Europa osoko inkubagailuak, berrikuntza-zentroak, enpresa-garapenerako erakundeak eta ekintzailetza sustatzen duten eragileak biltzen ditu. Aurtengo edizioa Trentinon (Italian) egiten ari da, ekainaren 17tik 19ra bitartean. EBNren urteko kongresua Europako berrikuntza- eta ekintzailetza-ekosistemako erreferentziazko hitzorduetako bat da. Hiru egunez, bertaratutako…

244 milioi eurotik gora Ezkerraldea-Meatzaldearen eraldaketa bultzatzeko

Ezkerraldea-Meatzaldea 2021–2030 Eskualdeko Plan Estrategikoaren talde eragilea apirilaren 30ean bildu zen BIC Bizkaia Ezkerraldean, planaren erdibideko balantzea egiteko eta lurraldearen eraldaketan egindako aurrerapenak aztertzeko. Barakaldon, 2026ko apirilaren 30ean. BIC Bizkaia Ezkerraldean izan zen Ezkerraldea-Meatzaldea 2021–2030 Eskualdeko Plan Estrategikoaren (EPE) talde eragilearen bilera. Bertan, eskualdeko udaletako, Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek planaren erdibideko balantzea…

BIC Bizkaia Ezkerraldeak hazkunde-fasean dauden startupentzako lege-alderdiei buruzko jardunaldia egin du

Enpresa inkubatuei zuzendutako jardunaldiak hazkunde-faseetako lege-erronka nagusiak landu ditu, eta BIC Bizkaia Ezkerraldeko komunitatearen barruan esperientziak partekatzeko eta harreman berriak sortzeko aukera eskaini du. Barakaldon, 2026ko apirilaren 30ean. BIC Bizkaia Ezkerraldeak jardunaldi bat egin du Ilgner eraikinean, bere enpresa inkubatuei zuzenduta, hazkunde-fasean dauden startupek aurre egin behar dieten lege-erronka nagusiak lantzeko. Saioaren helburua izan da…

BIC Bizkaia Ezkerraldeak nazioarteko harremanak indartu ditu 4YFN Bartzelonan

Martxoaren 3an, BIC Bizkaia Ezkerraldeak parte hartu zuen 4YFN (Four Years From Now) ekitaldian, startupen nazioarteko erreferentziazko hitzorduan. Azoka hau Mobile World Congress kongresuaren baitan egiten da, Bartzelonan. 4YFN topagune garrantzitsua da startupentzat, enpresentzat eta inbertsio-eragileentzat. Bertan, irtenbide berritzaileak aurkezten dira, lankidetza-aukerak aztertzen dira, eta hazkunde zein nazioartekotzerako aukera berriak sortzen dira. Euskadik Euskadi –…

BBet Ezkerraldea Osasuna: startupak eta enpresa traktoreak elkartuz, Bizkaiko osasun arloko berrikuntza bultzatzeko

BIC Bizkaia Ezkerraldearen sektoreko topaketaren bigarren edizioak 8 startup eta sektoreko 8 erakunde erreferente bildu zituen otsailaren 23an, Ilgner Eraikinean Otsailaren 23an, Ilgner Eraikinean (Barakaldo), BBet (BIC Bizkaia Ezkerraldea Enpresen Topaketa) ekimenaren bigarren edizioa egin zen, osasun eta gizarte-osasun sektorean zentratuta. Topaketak BIC Bizkaia Ezkerraldearen ekosistemako 8 startup eta 8 enpresa traktore bildu zituen, lankidetza…