BIC Bizkaia Ezkerraldeak 200.000 euro inbertitu ditu bere balioaniztasuna bultzatzeko

BIC Bizkaia Ezkerraldeak (lehen Cedemi) indartu egin du bere azpiegitura, Ilgner Espazioa sortuz eta Ilgner eraikinean dauden bilera aretoak eta prestakuntza ikasgelak zaharberrituz. 200.000 euroko inbertsio horrek Ezkerraldeko eta Meatzaldeko enpresa gunea finkatuko du, ekintzailetzarako eta enpresen sorkuntzarako eta finkapenerako gune gisa, horrela aberastasuna eta enplegua sortuz eskualdean.

Zer da Velatia erronka? Parte har ezazu!

‘Nola hobe ditzakete teknologia berriek urrutiko lekuetan dauden parke eolikoetako transformazio-zentroen mantentze-lanak?’ Horixe da Ormazabal-ek (Velatiako enpresa) proposamen horretarako konponbiderik (osoa ala partziala) duen ekintzaile, startup, enpresa txiki eta ertain edo erakundeei proposatzen dien erronka.

Nola eman dezaket izena XV Casual Friday Meeting topaketan? Ekintzailetzaren BSTARTUP programaren aurkezpena

Uda heldu da eta BIC Bizkaia Ezkerraldea hasiera eman nahi diogu XV Casual Friday Meeting batekin. Ezkerraldeko eta Meatzaldeko enpresarien arteko lankidetza sustatzeko topaketak dira hauek, eskualdeko enpresak eta ekonomia bultzatzeko apustuarekin. Ekitaldia, ekainaren 24an, goizeko 11:30ean, BIC Bizkaia Ezkerraldearen Ilgner Eraikinaren atarian izango da (Bizkaiko Labe Garaietako Etorbidea, 33, Barakaldo).

“Ideiak, talentua, jarrera eta berrikuntza babesten bada, orduan bai, ekintzailetza etorkizuna izango da”

Neila Sanz talentu gaztea, ekintzailetza espiritua, gizarte konpromisoa eta anbizioa duen emakumea da. 31 urterekin esperientzia inbidiagarria du Neilak eta helburuak lortu arte atseden hartzen ez duena da. Startup bati ekin zion duela gutxi bazkide batekin eta ondoren, KrArt plataforma (artelanak saldu eta erosteko) sortu zuen gazteen ideiak bultzatzeko Yuzz programaren laguntzaz.