Pradales: Anbiziotsuak izan behar dugu, Bizkaiko zona bakoitzerako traktoreak izango diren proiektuak proposatzeko

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak balantzea egin du lehiakortasuna eta eskualdeen arteko oreka sustatzeko Aldundiaren ekimenak lehenengo lan-urtea bete duenean. Lan-jardunaldia egin dute Bic Bizkaia Ezkerraldean, eta, bertan, Bizkaiko espezializazio-mapa aurkeztu dute. Imanol Pradelesek baieztatu duenez, tresna horri esker gai izango gara Bizkaiak eta bere lau zonek duten espezializazioari buruzko ondorioak konpartitzeko eta indargune, erronka zein aukerak identifikatzeko.

Oscar Ugarte, Seed Capital Bizkaiko zuzendaria

Oscar Ugarte: ” Finantza-tresna erakargarriak eskaintzen ditugu, kostu interesgarriarekin eta osagarriak merkatuko beste finantza produktu batekin”

Proiektu berritzaileen garapenerako finantzaketa ereduak protagonista izan diren Casual Friday Meeting ekimenaren XVI. edizioan, martxoaren 17an egindako ekitaldia. Honakoan, BIC Bizkaia Ezkerraldeak Oscar Ugarte Seed Capital Bizkaiko, zuzendaria gonbidatu zuen Seed Capital Bizkaitik enpresei eskaintzen dituzten finantzaketa eta inbertsio ereduak aurkezteko.