“BIC Bizkaia Ezkerraldeak aberastasuna eta enplegua sortu gura ditu Ezkerraldea, Meatzaldea eta Enkarterri eskualdeetan. Horregatik, enpresa berria eratu gura duten ekintzaileei eta enpresei laguntzea, lehendik daudenak bultzatzea eta inbertsio- eta berrikuntza-proiektu berriak eskualdeetara (Ezkerraldea, Meatzaldea eta Enkarterri) erakartzea da bere lana”
Joseba Goikouria, BIC Bizkaia Ezkerraldeako Zuzendari Gerentea. – Zein da BIC Bizkaia Ezkerraldeak eskaintzen duen balioa? BIC Bizkaia Ezkerraldea Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako inkubagailua da, Ezkerraldea-Meatzaldean eta Enkarterrin enplegua sortuko duten proiektu ekintzaile berriak bultzatzeko. Bere zerbitzuen artean, negozio-plana egiteko aholkularitza eta laguntza, finantzaketa bilatzea eta prestakuntza daude. Barakaldon dago, Ilgner eraikin…



