XVII. Casual Friday Meeting-ak BIND 4.0 programa hurbildu du Ezkerraldera y Meatzaldera

BIND 4.0ri, startupen azeleragailu publiko-pribatuari, eskainitako Casual Friday Meeting-aren XVII. edizioarekin eman diogu hasiera udari. BIND 4.0, Basque Industry 4.0ren barruan dago, Eusko Jaurlaritzak industria sektorea bultzatzeko egin duen apustu estrategiko gisa, eta startupen eta Euskadin dauden industria alorreko enpresa handien arteko elkarlana errazten du. Oraingo honetan, Ilgner Espazioan ekainaren 30ean egin den ekimenean, Aitor Urzelai Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarte zuzendariak, Alex Arriola Spri Taldeko zuzendari nagusiak eta Iñaki Calvo BIC Bizkaia Ezkerraldeko zuzendari gerenteak hartu dute parte.

Startup batek Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean egingo du lan bizitza osasungarriaren ohiturei buruz kontzientziatzeko Aldundiak eta Telefonikak sustatuko erronka bati esker

Bizkaia Open Future_ ekimenaren barruan OSI Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta Erakunde Sanitario Integratuak (Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea) eta Dibal enpresak argitaratu zituzten erronken irabazleak, hurrenez hurren, MedicSen startupa eta Irontec eta Embeblue enpresek aurkeztu zuten proposamen bateratua izan dira

Pradales: Anbiziotsuak izan behar dugu, Bizkaiko zona bakoitzerako traktoreak izango diren proiektuak proposatzeko

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatuak balantzea egin du lehiakortasuna eta eskualdeen arteko oreka sustatzeko Aldundiaren ekimenak lehenengo lan-urtea bete duenean. Lan-jardunaldia egin dute Bic Bizkaia Ezkerraldean, eta, bertan, Bizkaiko espezializazio-mapa aurkeztu dute. Imanol Pradelesek baieztatu duenez, tresna horri esker gai izango gara Bizkaiak eta bere lau zonek duten espezializazioari buruzko ondorioak konpartitzeko eta indargune, erronka zein aukerak identifikatzeko.