Javier Luxor: “Benetako lidergoa gure barrutik kanpoalderantz sortzen dena da”

BIC Bizkaia Ezkerraldeak Euskadiko Ekintzailea XXI Sariak jaso zituen joan den martxoaren 7an.Bertan, Javier Luxor Eraginean, Pertsuasioan, Mentalismoan, Intuizioan eta Pentsamenduaren Kudeaketan adituak, “Liderar(t) para crecer” hitzaldia eman zuen. Gaur egun, Javier Luxor oso zentratuta dago eragin eta pertsuasio trebezietan, baina enpatia gaitasunean ere oso interesatuta dago. Bere hitzaldietan mentalismo erakusketak ere eskaintzen ditu, transmititu…

Bizkaia Talent y Techfrienly, BIC Bizkaia Ezkerraldearen XVIII Casual Friday Meetingaren protagonistak

BIC Bizkaia Ezkerraldeak (Cedemi izandakoa) XVIII. edizioa beteko duten Casual Friday Meeting-ei ekingo die 2018an. Aurtengo edizioa, talentuak Lurralde Historikoan duen kudeaketari eta salmentarako lankidetza sareak sortzearen garrantziari buruzkoa izango da. Oraingo honetan, Ilgner Espazioan martxoaren 16an egin den ekimenean Iván Jiménez Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako irabazi asmorik gabeko Bizkaia Talent erakundearen zuzendariak, Gonzalo Pellejero Techfriendly-ren zuzendari nagusiak, eta Iñaki Calvo BIC Bizkaia Ezkerraldearen zuzendari gerenteak hartu dute parte.

i+Med S.Coop. enpresak irabazi ditu Euskadiko EmprendedorXXI Sariak

i+Med S. Coop enpresak irabazi ditu Euskadiko EmprendedorXXI Sariak. CaixaBank-ek, Caixa Capital Risc kapital arrisku kudeatzailearen bitartez, bultzatzen duen eta Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak ere, Enisaren bitartez, ematen duen saria bere hamaikagarren ediziora heldu da. Helburua, hazkunderako potentzial gehien duten enpresa berritzaileak aintzatestea eta laguntzea da. Euskadin SPRI taldeak ere hartzen du parte erakunde antolatzaile gisa, BIC Bizkaia Ezkerraldearen bitartez.