i+Med S.Coop. enpresak irabazi ditu Euskadiko EmprendedorXXI Sariak
i+Med S. Coop enpresak irabazi ditu Euskadiko EmprendedorXXI Sariak. CaixaBank-ek, Caixa Capital Risc kapital arrisku kudeatzailearen bitartez, bultzatzen duen eta Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak ere, Enisaren bitartez, ematen duen saria bere hamaikagarren ediziora heldu da. Helburua, hazkunderako potentzial gehien duten enpresa berritzaileak aintzatestea eta laguntzea da. Euskadin SPRI taldeak ere hartzen du parte erakunde antolatzaile gisa, BIC Bizkaia Ezkerraldearen bitartez.


