Juán José Azpiroz: “BIC Bizkaia Ezkerraldearen eta SECOTen arteko lankidetza modu naturalean eta positiboan ematen ari da”

Juán José Azpiroz da, SECOT elkarteko Bizkaiko idazkaria, eta hemen elkarrizketa egiten diogu. Izan ere, Explorer “Ideiak dituzten gazteak” gazte ekintzaileen programaren aholkilariak dira bera eta elkartea. Bere esperientziak dio SECOTen jarduera bat datorrela BIC Bizkaia Ezkerraldearen ekintza arloekin. Hori dela eta, bien arteko lankidetza modu naturalean eta positiboan ematen ari da.

Aldundiak eta Telefonica-k Bizkaia Open Future_ ekimena berritu dute, lurraldeko enpresen eraldaketa digitala arintzeko

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak beren hitzarmena berritu dute, Bizkaia Open Future_ ekimenaren bidez lurraldeko enpresen eraldaketa digitala arindu eta sustatzeko. Berrikuntza irekiko ekimen bateratu hori, zehazki, 2015. arteko lotura-puntu gisa finkatu da. Ekimena antolatzen da, batetik, BIC Bizkaia Ezkerraldea instalazioetan kokatutako espazio fisikoaren bidez, eta, bestetik, Telefónica Open Future_ plataforman oinarritzen den espazio birtual baten bidez.