I ‘Believe Session’ ekimena surfari eta bere inguruko ekintzailetza-aukerei buruz izango da

“Belive Sessión” delakoaren aurtengo edizioa abenduaren 16an, ostirala, egingo da, 19:30ean, BIC Bizkaia Ezkerraldean dagoen Crowdworking Ilgner espazioan. Arreta surfaren munduan jarriko da, baina berrikuntza, ekintzailetza eta aberastasuna sortzeko adibide gisa hartuko da, era guztietan. Han izango dira Kepa Acero, Garazi Sánchez, Wavegardeneko Igor Barandiaran eta Javier Amézaga “Surfing. The Basque Country” bere azkeneko liburua aurkezten.

Imanol Pradales eta Javier Zorrilla

Aldundiak eta Telefónicak ofizialki inauguratu dute Crowdworking Ilgner espazioa, non Bizkaia Open Future_ garatzen ARI den

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak inauguratu dute, ofizialki, Crowdworking Ilgner, BIC Bizkaia Ezkerraldearen instalazioetan Bizkaia Open Future_ programaren jarduerak garatzen ari diren espazioa. Foru Erakundeak eta multinazional digitalak sustatzen duten programa horrek bi helburu ditu: lehiakortasuna sustatzea Bizkaiko industriaren arloan, eta industriei beren burua eraldatzen laguntzea, ikusita gure inguruan zer aukera dauden negozio-eredu berrietarako eta industria arloko enplegu berria sortzeko.